Eu

Josu Erkoreka AP-68 autobidea Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoei eskualdatzeko transferentzien batzorde mistoen buru izango da

2019.eko abenduak 05, 12:10 2019.eko abenduak 05, 12:30 Josu Erkoreka AP-68 autobidea Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoei eskualdatzeko transferentzien batzorde mistoen buru izango da
2019.eko abenduak 05 12:10 - 12:30
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala de prensa), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Pedro María Azpiazu Uriarte, Sabino Torre Díez, Begoña Pérez de Eulate González
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Gaur, osteguna, abenduaren 5a, 12:10ean, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek AP-68 autobidea bi lurralde historikoei eskualdatzeko transferentzien bi batzorde mistoak egingo dituzte. 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua, Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua izango dira bihar, ostegunean, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Vitoria-Gasteiz) duen egoitzan batuko diren ordezkaritzetako buru.

Agerraldi publikoa amaitzean, baliabide grafikoek Finantzen Euskal Kontseiluaren aretoan izango den bileraren irudiak egin ahalko dituzte.

  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza:
    • Josu Erkoreka, batzorde mistoen presidentea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.
    • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
    • Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua.
    • Sabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea.
    • Begoña Pérez de Eulate, batzorde mistoen idazkaria.
  • Arabako Foru Aldundiaren ordezkaritza:
    • Ramiro González, diputatu nagusia.
    • María Pilar García de Salazar, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatua.
    • Itziar Gonzalo, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua.
    • Javier Hurtado, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza:
    • Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua.
    • José María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru-diputatua.
    • Imanol Pradales, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua.
    • Jon Larrea, Berrikuntzako eta Bide Kudeaketako zuzendari nagusia.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak