Ekitaldiak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Klimari buruzko 2019ko Gailurra-COP25. Elena Moreno sailburuordeak Regions4 Sustainable Development sarearen ezohiko Batzar Orrokorra zuzentzen du

2019.eko abenduak 08, 09:00 2019.eko abenduak 08, 13:30 Klimari buruzko 2019ko Gailurra-COP25. Elena Moreno sailburuordeak Regions4 Sustainable Development sarearen ezohiko Batzar Orrokorra zuzentzen du
2019-12-08 09:00 - 13:30
Hotel Novotel Campo de las Naciones - Sala Calathea, Madrid, Calle de Ámsterdam, 3
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar, Aitor Zulueta Telleria

NBE, Europar Batasuna, eztabaida globalak eta antzeko nazioarteko organismoen aurrean diharduen eskualdeetako gobernuen nazioarteko sarea da (estatuak, eskualdeak eta probintziak), klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriaren eremuetan. 2002an ezarri zen Regions4, Johannesburgoko Mundu Gailurrean, Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualdeetako Gobernuen Sare gisa (nrg4SD). 2019an, berriz, Regions4 bihurtu zen, eta gaur egun 4 kontinenteetako 20 herrialdetako 42 eskualdeetako gobernuak ordezkatzen ditu.

2019ko Ohiko Batzar Orokorra Bilbon egin zen nazioarteko “Change the Change” konferentziaren esparruan, eta EAEk hartu zituen bere gain sarearen iparraldeko lehendakaritza eta Idazkaritza Orokorra. Era berean, Plan Estrategiko berria garatu da, Ezohiko Batzar honetan eztabaidatu beharrekoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)