Ekitaldiak

 Awlad – Hesiak Gainditu euskal dokumentalaren aurkezpena

2019.eko azaroak 28, 11:00 2019.eko azaroak 28, 12:00  Awlad – Hesiak Gainditu euskal dokumentalaren aurkezpena
2019.eko azaroak 28 11:00 - 12:00
Cines Golem (Sala 2), Bilbao, Plaza Arriquibar, 4 - 48008
Ekitaldiko kargudunak: Monika Hernando Porres

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok  Awlad – Hesiak Gainditu euskal dokumentalaren estreinaldia aurkeztuko du, Zinexit zinema erakusketan barruan. Aurkezpenean Ane Irazabal eta Cosimo Caridi kazetariak eta dokumentalaren zuzendariak ere izango dira.

 Prentsaurrekoa 11:00etan hasiko da Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinemetan (2. aretoan). Aurretik, 10:00etan dokumentala eskainiko zaie hedabideei (65’).

Awlad – Hesiak Gainditu Eusko Jaurlaritzak finantzatu du, eta euren jatorrizko herrialdeetako indarkeriatik ihes egin duten eta gaur egun Berlinen, Greziako Samos uhartean, errefuxiatu eremu batean eta  Oñatiko Larraña Extea ostatuan  bizi diren bi neskatoren eta bi mutikoren historia da. 

Teaser AWLAD: https://vimeo.com/373858645

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)