
Andrés Zearretak eta Izaskun Urienek "Erantzukizuna partekatzeari buruzko politikak eta aldaketa denbora erabileretan" izeneko jardunaldiak inauguratu dituzte
2019.eko azaroak 28, 09:30 2019.eko azaroak 28, 13:30 Andrés Zearretak eta Izaskun Urienek "Erantzukizuna partekatzeari buruzko politikak eta aldaketa denbora erabileretan" izeneko jardunaldiak inauguratu dituzteAndrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak eta Izaskun Urien Lan Harremanen zuzendariak "Erantzukizuna partekatzeari buruzko politikak eta aldaketa denbora erabileretan" izeneko jardunaldiak inauguratuko dituzte Vitoria-Gasteizen, Lakua II-ko "Euskaldun Berria" ekitaldi-aretoan.
Maria Angeles Duran ordaindu gabeko lanaren azterketan eta gizarte eta ekonomia egiturarekin duen harremanean espezializatutako ikertzaileak "Ekonomia feminista eta bizitzaren iraunkortasuna" izango ditu hizpide. Horrez gain, Tryggvi Hallgrimssonek, berdintasunean aditua den aholkulari eta Islandiako Berdintasun Zentroko soziologoak, Islandiako arlo horretako esperientzia azalduko du.
Jardunaldiak gaur, azaroak 28, izango dira Vitoria-Gasteizen 9:30etik aurrera eta bihar Donostiako Miramar Jauregian, 9:30etik aurrera.