Ekitaldiak Lehendakaritza

ZINEXIT zine erakusketaren aurkezpena

2019.eko azaroak 22, 10:30 2019.eko azaroak 22, 11:30 ZINEXIT zine erakusketaren aurkezpena
2019-11-22 10:30 - 11:30
Azkuna Zentroa-Cines Golem (Sala 2), Bilbao, Plaza Arriquibar, 4 - 48008
Ekitaldiko kargudunak: Monika Hernando Porres

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok ZINEXIT‑Elkabizitzaranzko X. Zine Erakusketa aurkeztuko du. Erakusketa izango da azaroaren 25etik 29ra.

Prentsaurrekoa 10:30ean hasiko da Bilboko Azkuna Zentroa Golem (2. aretoan) eta bertan izango dira, ere, Octavio González erakusketaren programatzailea eta Alberto Ruiz de Azúa  Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien arloko zuzendaria.

Zinexit erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du eta erakusketaren helburua da bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzea, duintasuna eta giza eskubideak errespetatzean oinarrituta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)