
Arriola sailburuak ‘Alokairu eskuriagarriaren Erronkarako irtenbideak’ jardunaldia inauguratuko du. Bertan, etxebizitza arloko Europako adituak bilduko dira.
2019.eko azaroak 28, 09:00 2019.eko azaroak 28, 09:30 Arriola sailburuak ‘Alokairu eskuriagarriaren Erronkarako irtenbideak’ jardunaldia inauguratuko du. Bertan, etxebizitza arloko Europako adituak bilduko dira.Jardunaldiaren bidez, alokairu-eskaintza sustatzeko alternatibak eta konponbideak identifikatu nahi dira, Euskadiko etxebizitza-premia sozialari erantzuna eman ahal izateko.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak etxebizitzaren arloan dituen erronkak aztertuko dira, hala nola alokairua sustatuz, birgaitzea bultzatuz, hiria berroneratuz eta hutsik dauden pisuak erabiliz herritarrek etxebizitza bat eskuratzeko duten eskubide subjektiboa.
Hitzorduan, 9:00etatik aurrera, Europa mailako adituak bilduko dira Euskalduna Jauregian, alokairuko etxebizitzen parke publikoen sorreran izandako esperientzia arrakastatsuei buruz hausnartzeko, hala nola, Viena, Berlin edo Parisekoak.
PROGRAMA
09:00-09:15 Irekiera
Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua
09:15-10:30 1. saioa | Alokairu-merkatuaren erronkak. Alokairu-merkatu eskuragarri baterako politika ekonomikoaren gakoak
Gonzalo Bernardos, Ekonomia irakaslea eta Higiezinen Aholkularitza eta Kontsultoretzako Masterreko zuzendaria, Bartzelonako Unibertsitatea
José García Montalvo, Ekonomiako katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean eta irakasle ikertzailea, Barcelona GSE erakundea
10:30-11:15 2. saioa | Euskadiko alokairu-merkatuaren egungo egoera eta alokairu soziala sustatzeko neurri berriak
Pedro Jauregui, Etxebizitzako sailburuordea - Eusko Jaurlaritza
Mario Yoldi, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren
eta Prozesu Eragileen zuzendaria
11.15-11.45 Etenaldia. Kafea
11:45-13:30 3. saioa | Europako esperientzia arrakastatsuak
Ian Brossat, Parisko alkatearen laguntzailea, etxebizitzaren, etxebizitza jasangarriaren eta urgentziazko ostatuaren arduraduna
Alexis Mundt, Etxebizitza-politika konparatuetan aditua, Vienako IIBW -Institute for Real Estate Construction and Housing
Reiner Wild, Berliner Mieterverein - Berlingo errentarien
Elkarteko zuzendari nagusia
Sorcha Edwards, Housing Europe Idazkari Nagusia
13.30-15.00 Etenaldia. Bazkaria
15.00-16.30 4. saioa | Mahai-ingurua: alokairu eskuragarrirako erronkak eta konponbideak
Francisco Javier Martin ,
Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia, Sustapen Ministerioa
Mario Yoldi, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren
eta Prozesu Eragileen zuzendaria
Iker San Román, Bazkide fundatzailea Grupo Casa Alternativa
Alejandra Mora, Locare Real Estate erakundeko Negozio eta Inbertsioen zuzendaria
Pedro Jauregui, Etxebizitzako sailburuordea - Eusko Jaurlaritza
16.30-17:00 Ondorioak. Itxiera