
Cristina Uriartek STEAM Hezkuntzaren inguruko Jardunaldia irekiko du. Bertan, STEAMgune atari berria aurkeztuko da
2019.eko azaroak 21, 09:30 2019.eko azaroak 21, 10:30 Cristina Uriartek STEAM Hezkuntzaren inguruko Jardunaldia irekiko du. Bertan, STEAMgune atari berria aurkeztuko daSTEAM HEZKUNTZAREN INGURUKO JARDUNALDIA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuorearekin batera, STEAM Hezkuntzaren inguruko Jardunaldiari hasiera emango dio bihar Gasteizen. Hezkuntza Sailak bere STEAM Estrategiaren baitan antolaturiko jardunaldia, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan burutuko da.
Hezkuntza Saileko arduradunek Steamgunea atari berria aurkeztuko dute jardunaldian. Erreminta berri honek laguntza eskainiko die ikastetxeei euren ikasleentzako STEAM proiektu eta ekimenak atontzeko eta garatzeko lanean.
EGUNA: azaroak 21, osteguna
ORDUA: 9:30etan
LEKUA: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Konstituzio plaza, 9 - Gasteiz
STEAM Hezkuntza da zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika integratzen dituen hezkuntza, Arteekin eta Humanitateekin lotuta (Science, Technology, Engeneering, Arts and Mathematics hitzek osatzen duten akronimo ingelesa), ikasleen artean STEM lanbideekiko grina pizteko helburuz. Oinarrizko gaitasunak garatzen ditu, zeharkakoak nahiz diziplina-gaitasunak, eta ikasleak ahalduntzen ditu erantzukizunez aurre egin diezaieten gure gizartearen erronkei.