Ekitaldiak Segurtasuna

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak inauguratuko du 'Alerta kostaldea´ jardunaldia.

2019.eko azaroak 20, 09:30 2019.eko azaroak 20, 10:00 Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak inauguratuko du 'Alerta kostaldea´ jardunaldia.
2019-11-20 09:30 - 10:00
Aquarium , Donostia - San Sebastian, 1 Plaza de Carlos Blasco Imaz, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz

Meteorologiako, ozeanografiako, itsas zientzietako eta uraren kudeaketaren arloko hainbat adituk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatutako “Alerta Kostaldean” jardunaldian parte hartuko dute. Bertan itsasoak eta atmosferak kostaldean sortzen dituzten arazo nagusiak azalduko dira larrialdien ikuspegi integraletik.

Jardunaldian zehar meteorologia txarraren ondorioak jasaten dituzten sektoreekin erlazionatutako alarma, alerta eta abisu sistemak hobetzeko abian dauden lanak emango dira ezagutzera.

PROGRAMA

9:30 “Ongi etorria eta ekitaldiari hasiera ematea”

Estefanía Beltrán de Heredia andrea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburua

9:45 “Itsas inpaktua eta Larrialdiak”: Itsasoak kostaldean sorrarazten dituen arazoei buruzko ikuspegi globala eta arazo horiek gutxitzeko Administrazioan egiten ari diren lanak. Jose Antonio Aranda (Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza).

10:15 “Kalteetatik abisuetara”: Inpaktuen azterketa, horiek sorrarazten dituzten egoerak eta iragarpen hidro-ozeano-meteorologikoen eta abisu-, alerta- eta alarma-sistemaren arteko erlazioa. Santiago Gaztelumendi (Tecnalia).

10:40 Atsedenaldia. Kafea

11:00 "Itsasaldiak uholdea dakarrenean”: Estuario zehatz batzuetan olaturik gabe ere uholdeak gerta daitezke, nahikoa da itsasaldi biziak edota ur-emari handiak izatea. Kostaldeko UAHEak. Jose Mari Sanz de Galdeano / Rubén Santos (URA – Uraren Euskal Agentzia).

11:20 “Inpaktuak portuetan”: Portuen erabiltzaileek eta kudeatzaileek hainbat arazori aurre egin behar izaten diete, esaterako hauei: portuko agitazioa, portuak ixtea edo kai-muturrak gainditzen edo zipriztintzen dituzten olatuak. Erabiltzaile eta gestore horientzako tresnak hobe ditzakegu? Adolfo Uriarte (AZTI)

11:40 “Hondartzetako segurtasun-eredu baterantz?”: Arriskuaren ebaluazioa hauen menpean dago: hondartza bakoitzaren erabiltzaileen dinamika, eguraldia eta itsasoaren egoera. Hondartza bakoitzean erabiltzaileen gaineko inpaktuaren eta iragarpen ozeano-meteorologikoaren arteko lotura aurkitu nahi dugu. Irantzu Sotés / Mercedes Maruri (EHU)

12:00 Mahai-ingurua – Eztabaida:Hauxe da bidea?” Mahai-inguruan hizlariak egongo dira eta bertaratutakoek ere galderak zein oharrak eginez modu aktiboan parte hartu ahal izango dute Moderatzailea Pedro Anitua (Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria) izango da.

13:00 Jardunaldiari amaiera ematea

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)