
Cristina Uriartek STEAMsare programa aurkeztuko du
2019.eko azaroak 13, 10:00 2019.eko azaroak 13, 10:30 Cristina Uriartek STEAMsare programa aurkeztuko duSTEAMSARE PROGRAMAREN AURKEZPENA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordearekin eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearekin batera, STEAMsare programa aurkeztuko du bihar Bilbon. Aurkezpenean parte hartzaile izango da, halaber, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbao ere. Hezkuntza Sailaren ekimen berri honek, STEAM hezkuntzari bultzada emango dion ikastetxe, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen arteko sarea osatuko du Euskadin.
Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren baitan garaturik, STEAM Sare programak ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak piztea du helburu.
EGUNA: azaroak 13, asteazkena
ORDUA: 10:00etan
LEKUA: Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza
Kale Nagusia, 85 - Bilbo