Ekitaldiak Lehendakaritza

Datu irekiak eta hiritarrak

2019.eko azaroak 13, 09:30 2019.eko azaroak 15, 18:00 Datu irekiak eta hiritarrak
2019-11-13 - 2019-11-15
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Luis Petrikorena Arbelaiz

Zer gertatzen da aldez aurretik daturik ez zuenari datuetarako sarbidea ematen zaionean? Nola aldatzen da herritarren edo erakundeen ekimen bat behar dituen datuetarako sarbidea bermatzen denean? Nolakoa da datuak aztertzeko eta interpretatzeko ahalmena? Herritarrek eskura al dituzte behar duten informazioa eta datuak?

"Datu irekiak eta hiritartasuna" jardunaldiak Irekia/Eusko JaurlaritzarenDeustuko Unibertsitatearen eta CICC Tabakaleraren artean Hirikilabs kultura digital eta teknologiako laborategiaren bidez antolatutako topagune eta lan-gune bat dira, datu irekien inguruan lan egiten duten erakundeen eta proiektuen arteko esperientziak eta lankidetza-moduak ezagutzeko. Era berean, gune praktiko bat da, hainbat erakundek datu irekien bidez eskaintzen duten informazioa beste maila batean erabiltzen duten herritarren proiektuen inguruan lan egiteko. Gainera, jardunaldiek gobernu irekiari lotutako nazioarteko ekimenetan azken hilabeteetan egindako aurrerapenak eta informazio irekiera aurkeztuko dituzte.

Topaketa hau Irekia-Eusko Jaurlaritzak, Deustuko Unibertsitateak eta Tabakalera - Hirikilabsek, Montera34rekin batera koordinaturiko Data Commons Lab  lantaldearen bidez, hurrenez hurren, parte-hartzearen, gobernu irekiaren eta open dataren inguruan, hainbat maila eta testuingurutan, erakunde, profesional eta herritarrekin egindako lanaren jarraipena da.

EGITARAUA

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)