
LIDE AMILIBIA LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIAK EUROPAN III. JARDUNALDIAN PARTE HARTUKO DU
2019.eko azaroak 13, 09:00 2019.eko azaroak 13, 12:30 LIDE AMILIBIA LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIAK EUROPAN III. JARDUNALDIAN PARTE HARTUKO DUDonostiako Kursaal Biltzar Jauregian, azaroaren 13an, asteazkenean, adinekoekiko adiskidetasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien III. Jardunaldiak egingo dira 2019an. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak, Matia Fundazioak eta Euskadi Lagunkoia sareak parte hartuko dute. Bileran Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak, Eneko Goia alkateak, Maite Peña foru diputatuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak hartuko dute parte. Era berean, Europako Jardunbide Egokien arloan adituak diren pertsonek parte hartuko dute: Yvonne Van Amerongen, Hogeweyk Care Concept erakundeko zuzendaria; Sam Dalton, The Challengeko Gai Publiko eta Politikoetako ofiziala; eta Silvia Urra, Tecnalia Research & Innovationeko ikertzailea. Estatuko Jardunbide Egokiak komentatuko dituzte Vicente Perezek, Confemac-eko zuzendariak; Alfredo Cohenek, "El parlante" Erakundeko zuzendariak; eta Iñigo Santiago Zubizarretak, Bilboko Udalekoak.801 723)