Ekitaldiak Hezkuntza

Cristina Uriartek UPV/EHUren Zientzia Asteari irekiera emateko ekitaldian parte hartuko du

2019.eko azaroak 06, 11:00 2019.eko azaroak 06, 11:30 Cristina Uriartek UPV/EHUren Zientzia Asteari irekiera emateko ekitaldian parte hartuko du
2019-11-06 11:00 - 11:30
Bizkaia Aretoa, Bilbao, Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo
Beste gonbidatu batzuk: Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea

UPV/EHUren ZIENTZIA ASTEAREN IREKIERA EKITALDIA

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak UPV/EHUren XIX. Zientzia Asteari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du, bihar Bilbon.

            EGUNA:    azaroak 6, asteazkena

            ORDUA:    11:00etan

            LEKUA:     Bizkaia Aretoa. Sarrera Nagusia

                                    Abandoibarra, 3   - Bilbo

Zientzia Astea

Azaroren 6an hasi eta 10era arte, Zientzia Asteak jarduera ludikoz eta pedagogikoz osatutako programa eskainiko du. Adin guztietako pertsonei zuzendutako 190 jarduera hauen helburua da euskal gizartea zientzia eta teknologia mundura ekartzea, zientzia entzun, dastatu, behatu, usaindu, ukitu nahiz sentitzeko gonbidapena luzatuz. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Barakaldon egingo da aurten Zientzia Astea. Bisitariek zientzia txoko, lantegi, txango, erakusketa, bisita gidatu eta lehiaketetan parte hartu ahalko dute, eta, nola ez, zientzia, musika eta umorea uztartzen dituzten Zientzia Clubeko bakarrizketez gozatu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea