Eu

Andrés Zearretak "Kudeaketa Aurreratua Eusko Jaurlaritzan" jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko du

2019.eko azaroak 06, 09:30 2019.eko azaroak 06, 11:30 Andrés Zearretak "Kudeaketa Aurreratua Eusko Jaurlaritzan" jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko du
2019.eko azaroak 06 09:30 - 11:30
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (salón de actos "Euskaldun berria"), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Izaskun Urien Azpitarte, Maite Iruretagoiena Ibarguren, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia, Miren Dobaran Urrutia
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak Kudeaketa Aurreratuaren XXV. Europako Astearen barruan antolatutako "Kudeaketa Aurreratua Eusko Jaurlaritzan" jardunaldiaren irekieran parte hartuko du.

Lakuako Euskaldun Berria aretoan egingo den ekitaldian, Aurrerabide Klubeko kide diren pertsonen lanaren aitorpen publikoa egingo da. Aurrerabide Kluba Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko programa da, eta herritarrak kudeaketa horren erdigunean jartzea du oinarri.

"Kudeaketa Aurreratua Eusko Jaurlaritzan" jardunaldia gaur, azaroak 6, asteazkena, goizeko 9:30etatik aurrera izango da Lakua II-ko "Euskaldun Berria" ekitaldi-aretoan.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak