
Lehendakariak Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAko arduradunak hartuko ditu
2019.eko urriak 30, 13:00 2019.eko urriak 30, 14:00 Lehendakariak Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAko arduradunak hartuko dituLehendakariak Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAko zuzendari Alejandra Naftal eta ESMAtik bizirik atera den Graciela García Romero hartuko ditu. Topaketa hori Lehendakariak 2018ko azaroaren 1ean Argentinara egin zuen bisitaldiaren emaitza da, eta bertan izango dira, halaber, Jonan Fernandez eta Marian Elorza idazkari nagusiak eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarro.
Hedabide grafikoentzat.
GOGORA institutuak Museo Sitio de Memoria ESMA izenekoarekin egindako ekimena da, eta “Ser Mujeres en la ESMA. Testimonios para volver a mirar” (ESMAn emakume izatea. Berriz begiratzeko testigantzak) erakusketa Bilbora ekartzea du helburu. Erakusketa bizirik atera ziren emakumeek ESMAko Eginkizun Taldearen genero-indarkeriari eta sexu-delituei buruz egindako testigantza judizialetan oinarrituta dago.
Gogora institutuak beste herrialde batean egindako memoriaren eraikuntza Euskadin ezagutzeko eta zabaltzeko egin duen nazioarteko lehen ekimena da.
Urriaren 30erako aurreikusitako jarduerak
13:00etan.- Topaketa lehendakariarekin, Lehendakaritzan.
14:30ean.- Ordezkaritzaren bisita Basauriko Memoriaren Plazara, Aintzane Ezenarrorekin.
18:30ean.- Erakusketaren hasiera eta hitzaldia (María Díaz Haroko kalea, 3).
* Armadaren Mekanika Eskola (Escuela de Mecánica de la Armada - ESMA) atxiloketa eta torturako zentro klandestino bat izan zen Argentinako 1976-1983 aldiko diktadura militarrean.
.