Eu

Bingen Zupiria: NPLD-Coppieters Campus-a Donostian

2019.eko urriak 17, 11:00 2019.eko urriak 17, 11:30 Bingen Zupiria: NPLD-Coppieters Campus-a Donostian
2019.eko urriak 17 11:00 - 11:30
Palacio Miramar, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Bi egunetan zehar hizkuntza ez hegemonikoen erabilera sustatzeko Europa mailako esperientzien hiriburu bihurtuko da Donostia eta hainbat hizkuntza-komunitateko ordezkariak bilduko ditu: katalana, friulera, frisiera, galesera, galegoa, ladinoa, bretoiera, suediera, irlandera eta euskara.

Campusaren baitan prentsari zabaldutako uneak bi izango dira, biak urriaren 17an: irekiera ekitaldia (9:00 a.m) eta prentsaurrekoa (11:00 a.m):

  • Irekiera ekitaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta hedabide grafikoei zuzenduta dago. Hizlariak, Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua), Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia), Bethan Webb (Network to Promote Linguistic Diversity-ko lehendakariordea) eta Iñaki Irazabalbeitia (Coppieters Fundazioko kidea) izango dira. Irekiera ekitaldian agurra eta ongietorria emango dira.

 

  • Prentsaurrekoa 11:00etan hasiko da eta kazetari guztiak daude gonbidatuak. Hizlariak, Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua), Bethan Webb (Network to Promote Linguistic Diversity-ko lehendakariordea) eta Iñaki Irazabalbeitia (Coppieters Fundazioko kidea). Prentsaurrekoan, jardunaldiaren edukiak aurkeztuko dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak