
0
"Irekia Eraiki II" Jardunaldia
2019.eko urriak 17, 10:00 2019.eko urriak 17, 11:30 "Irekia Eraiki II" JardunaldiaIREKIAK EKITALDI HONEN ESTALDURA EGIN ZUEN AUDIO, BIDEO ETA ZUZENEKO KONEXIOA(AR)EN BIDEZ.
lege-oharra
Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorenak "Irekia Eraiki II" topaketa inauguratuko du, administrazioen eta gazteen arteko herritarren parte-hartzearen esparruan gobernu irekiaren gakoei buruz eztabaidatzeko jardunaldia. Herritarrei eta parte-hartzeari irekitako topaketa izango da.
Luis Petrikorena Gobernu Irekiaren zuzendariak inauguratuko du topaketa gaur, urriak 17, osteguna, goizeko 10:00etatik aurrera, "Irekia Eraiki. Irekia berriz diseinatzeko prozesua" hitzaldiarekin, Europa Jauregian.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.