Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Maite Alonsok eta Lucia Torrealdayk EiTB Maratoia Txokoan parte hartuko dute, EiTB Jaiaren baitan

2019.eko urriak 12, 12:00 2019.eko urriak 12, 13:00 Maite Alonsok eta Lucia Torrealdayk EiTB Maratoia Txokoan parte hartuko dute, EiTB Jaiaren baitan
2019.eko urriak 12 12:00 - 13:00
BEC Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo 48902, Ronda de Azkue 1
Ekitaldiko kargudunak: Miren Maite Alonso Arana, Lucía Torrealday Berrueco

HEZKUNTZA-KOMUNITATEAK BAT EGINGO DU

EiTB MARATOIAREKIAN

 

  • Hezkuntza Sailak, ikasleek, familiek eta irakasleek EiTB Maratoia Txokoan antolaturiko jardueretan hartuko dute parte bihar, EiTB Jaiaren baitan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Osasun Sailak bezalaxe, bat egin du aurten EiTB Maratoiarekin. Ekimen honek haurren minbizia izango du ardatz, eta gaixotasun horren inguruko sentsibilizazioan eta diru-bilketan ipiniko ditu ahaleginak, 2019ko edizio honetan.

Horregatik, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak EiTB Jaiaren baiatan antolaturiko “EiTB Maratoia Txokoan” parte hartuko dute bihar eguerdian, Barakaldoko BECeko 2. Pabilioian.

Egunean zehar hainbat ikastetxetako ikasleek, familiek eta irakasleek gune horretan antolatu diren tailer eta jardueretan parte hartuko dute, jolas giroan noski, baina EiTB Maratoiak aurten duen helbururako dirua biltzeko asmoa bazterrean utzi gabe. Adibidez, marrazketa tailerrean parte hartuko dute, eta ondoren BECen bertan erakusketa solidarioa osatuko dute. Ikasle guztien artean, marrazkiz marrazki, erakusketa horren euskarri izango diren panelak beteko dituzte.

Gainera, ikasturtean zehar eta EiTB Maratoiaren baitan, ikastetxe hauek haur minbizia ezagutzeko, honen inguruan kontzientzia hartzeko eta elkartasuna erakusteko hainbat jardueratan parte hartuko dute.  

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak