Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren Polizia Jardunaldi Teknikoa: Delituaren Analisia Ertzaintzan. BAIETZ prozesuaren oinarriak. Segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa eta taktikoa.

2019.eko urriak 09, 10:30 2019.eko urriak 09, 11:00 Ertzaintzaren Polizia Jardunaldi Teknikoa: Delituaren Analisia Ertzaintzan. BAIETZ prozesuaren oinarriak. Segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa eta taktikoa.
2019.eko urriak 09 10:30 - 11:00
Hotel Aránzazu, Donostia - San Sebastian, c/ Logroño
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak inauguratuko du inteligentzia kriminalaren analisiaren garrantziari buruzko Ertzaintzaren Jardunaldi Teknikoa. Bertan segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa ezagutzean oinarritzen den Ertzaintzarentzako BAIETZ metodoa aurkeztuko da.

 

DELITUAREN AZTERKETA ERTZAINTZAN

BAIETZ prozesuaren oinarriak

Segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa eta taktikoa

 

EGITARUA:

 

10:30:

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuaren sarrera-hitzaldia:

Ezagutzaren kudeaketa Segurtasun publikoaren kudeaketan

10:40

Jon Ziarsolo, [OCI] Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko buruaren aurzkepena, argitalpenaren egileen profilaz: BAIETZ prozesuaren oinarriak - Segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa eta taktikoa – Delituaren azterketa Ertzaintzan.

  • Xabier Landa Olaetxea. Ertzaintzako komisarioa [Jardunean, 1982tik 2015era arte]
  • Mikel Egimendia Sagredo. Delituen Aztertzaile Kriminologoa

10:50 

Argitalpenaren aurkezpena egileen eskutik: “BAIETZ prozesuaren oinarriak - Segurtasun publikoaren kudeaketa estrategikoa eta taktikoa – Delituaren azterketa Ertzaintzan”

 

11:30 KAFE - ATSEDENALDIA

 

11:50

Colombiako Polizia Nazionalaren zuzendari nagusi ohia, Colombiako Errepublikako presidente-orde ohia eta, Errepublikako Presidentziako Ministro Aholkularia Segurtasunerako, Giza Eskubideetarako eta Gaztazka ondorenerako eta Gobernuaren Ordezkari Nagusia FARCekiko negozioazioetan, Oscar Naranjo Trujillo Jn.ren hitzaldia:

“Segurtasunaren balio demokratikoa”

12:20

Jon Ziarsolo, [OCI] Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko buruak moderatutako solasaldia:

  • Oscar Naranjo Trujill0, Errepublikako Presidentziako Ministro Aholkularia Segurtasunerako, Giza Eskubideetarako eta Gaztazka ondorenerako, eta Gobernuaren Ordezkari Nagusia FARCekiko negozioazioetan
  • Xabier Landa Olaetxea. Ertzaintzako komisarioa [Erretiroan]
  • Mikel Egimendia Sagredo. Delituen Aztertzaile Kriminologoa

13:00

Polizia Jardunaldi Teknikoaren amaiera.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak