Eu

Javier Bikandik "Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldietan" parte hartuko du

2019.eko urriak 10, 10:30 2019.eko urriak 10, 11:00 Javier Bikandik "Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldietan" parte hartuko du
2019.eko urriak 10 10:30 - 11:00
Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), Bilbao, Avda. Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Javier Bikandi Irazabal

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak "Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldietan" parte hartuko du. Jardunaldiak Espainiako Unibertsitateetako Artxibozainen Konferentziak (CAU) antolatzen ditu urtero, eta edizio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Artxibo Orokorrak jardunaldiok antolatzen laguntzen du. Topaketak urriaren 9tik 11ra bitartean egingo dira EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Javier Bikandik "Gardentasun instituzionala eta unibertsitateko artxiboen papera" izango ditu hizpide gaur, osteguna, 10: 30etik aurrera.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak