Arantza Leturiondo sailburuordeak Hiri-politikei buruzko Helsinki Impact Conference 2019 kongresuan parte hartu du
2019.eko urriak 09, 09:30 2019.eko urriak 10, 14:30 Arantza Leturiondo sailburuordeak Hiri-politikei buruzko Helsinki Impact Conference 2019 kongresuan parte hartu duSailburuordea eta zuzendaria Helsinki hiriak Europako hiri nagusiei zuzendutako konferentziara gonbidatu ditu, hiriek aldaketa globalaren bultzatzaile gisa jokatzen duten moduari buruzko ideiak partekatzeko.
Hiri-plangintza kohesiboan jardunbide egokienen erakusleiho izan nahi duen konferentzia horretan, Euskadik lurralde-plangintzan duen esperientzia aurkeztuko da adibide berritzaile gisa, berriki onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroekin, baita Bultzatu 2050 Euskal Hiri Agendaren formulazioan egindako aurrerapenak ere.
Topaketa horrek Helsinkiko alkatearekin eta Metrex sarearen parte diren eskualdeekin alde biko bilerak egiteko ere balioko du, hiri politiketako esperientziak elkarrekin trukatzeko asmoz.