Eu

Fukushiman energia berriztagarrien arloko negozio-aukerak ezagutzeko mintegia

2019.eko urriak 09, 11:00 2019.eko urriak 09, 13:30 Fukushiman energia berriztagarrien arloko negozio-aukerak ezagutzeko mintegia
2019.eko urriak 09 11:00 - 13:30
Hotel Carlton, Bilbao, Plaza de Federico Moyua, 2
Ekitaldiko kargudunak: Javier Zarraonandia Zuloaga, Iñigo Ansola Kareaga, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) mintegi bat antolatu du, Fukushimako Prefekturako (Japonia) ordezkaritza baten bisitaren kariaz, euskal enpresek Japoniako eskualde hartan aurki ditzaketen energia berriztagarrien arloko negozio-aukerak ezagutzera emateko.

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak emango dio hasiera ekitaldiari eta Iñigo Ansola EEEko zuzendariak amaieran parte hartuko du.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak