Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak Zinexit Topaketak programazioa aurkeztuko du

2019.eko urriak 07, 11:30 2019.eko urriak 07, 12:00 Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak Zinexit Topaketak programazioa aurkeztuko du
2019.eko urriak 07 11:30 - 12:00
Cines Golem Alhóndiga. Sala 2. Azkuna Zentroa, Bilbao, Plaza Arriquibar, 4 - 48008
Ekitaldiko kargudunak: Monika Hernando Porres

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak Zinexit Topaketak programazioa aurkeztuko du. Ziklo hori Zinexit erakusketaren aurretik izango da eta erakusketa horren aurtengo programazioa hedatuko du, Zinexiten X. urteurrena dela eta. Aurkezpenean Octavio Gonzalez Zinexit-eko programazio zuzendaria eta Amaia Aberasturi eta Pako Ruiz Vitoria 3 de marzo filmaren protagonista eta ekoizlea ere izango dira.

(*) Aurretik (10:00etan) emango da komunikabideentzat Vitoria 3 de marzo filma.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak