
Tapia: Burnibidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena
2019.eko urriak 05, 10:10 2019.eko urriak 05, 13:00 Tapia: Burnibidearen Euskal Museoaren 25. urteurrena- 10:10ean Museoan bisita, herri ordezkariekin batera (kazetari grafikoentzat)
- 10:30ean Arantxa Tapia sailburuak irekiera egingo du
Burnibidearen Euskal Museoak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko jendeari irekitako eguna antolatu da. Irekiera-ekitaldia Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak egingo du. Berarekin batera izango dira: Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia. Ekitaldi berean marrazki lehiaketako sari banaketa egingo da eta EGAPE dantza taldearen emanaldia izango da ikusgai.
Ondoren, 11etatik 18:30etara bitartean, nahi dutenek tren-makina desberdinetan bidaiatu ahal izango dute, programa honi jarraituz:
11:00etan, Euzkadi tren-makinan bidaia
12:00etan, Zugastieta tren-makina
13:00etan, Portugal eta Euzkadi lokomotorak
14:30ean, hainbat tren-makina
16:30ean, Alsthom tren-makina
17:30ean, Aurrera tren-makina
18:30ean, Euzkadi tren-makina
Horrez gainera, euskal sagardoaren eta babarrunen dastaketa egingo da 14:00etan.