Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Kanpoko Euskal Gizataldeen VII.Mundu Batzarraren aurkezpena

2019.eko irailak 30, 11:30 2019.eko irailak 30, 12:00 Kanpoko Euskal Gizataldeen VII.Mundu Batzarraren aurkezpena
2019.eko irailak 30 11:30 - 12:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: María Angeles Elorza Zubiria, Gorka Alvarez Aramburu
lege-oharra

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak eta Gorka Alvarez,  Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariak urriaren 2, 3 eta 4ean ospatuko den Kanpoko Euskal Gizataldeen VII.Mundu Batzarrari buruzko informazioa emango dute astelehenean irailaren 30a.

Prentsaurrekoa Euskalduna Jauregian izango da.

Kanpoko Euskal Giza Taldeen VII. Mundu Batzarra Bilboko Euskalduna jauregian egingo da urriaren 2tik 4ra, “SAREGINTZAN”lemapean. Kongresuaren helburua euskal giza taldeen eta instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea da. Bertan, 21 herrialdetako 150 lagunek parte hartuko dute.

Kongresuaren irekiera ekitaldian, urriaren 2an Euskalduna Jauregian, Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak