Eu

Andres Zearretak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren bileraren balorazioa egingo du

2019.eko irailak 26, 16:30 2019.eko irailak 26, 17:00 Andres Zearretak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren bileraren balorazioa egingo du
2019.eko irailak 26 16:30 - 17:00
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II (Set de Prensa), Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Izaskun Urien Azpitarte, Juan María Barasorda Goikoetxea
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Gaur, irailaren 26a, osteguna, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorra” bilduko da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Mahai horri “Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra” ere esaten zaio, eta ordezkaritzarik handieneko sindikatuen (ELA, LAB, UGT eta CCOO) eta Administrazio Orokorreko (Lakua) eta erakunde autonomoetako, Segurtasuneko, Hezkuntzako, Justiziako eta Osakidetzako 70.000 pertsonak lan egiten duten Euskal Administrazio Publikoaren arteko negoziazio-foroa da.

Gai-zerrendak bi gai nagusi biltzen ditu:

  • Soldata-esparrurako proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektuan.
  • Funtzio Publikoko sindikatuen jarduerarako emandako laguntzak.

Arratsaldean, Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta komunikabideen aurrean agertuko da 16:30ean, Lakua IIko prentsa-aretoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak