Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriarte eta Jorge Arevalo parte hartzaile izango dira Europako II. Hezkuntza Goi-bileran. Europako Batzordeak antolatua

2019.eko irailak 26, 11:00 2019.eko irailak 26, 18:30 Cristina Uriarte eta Jorge Arevalo parte hartzaile izango dira Europako II. Hezkuntza Goi-bileran. Europako Batzordeak antolatua
2019.eko irailak 26 11:00 - 18:30
SQUARE - Brussels Convention Centre, Brusela, Place du Mont Des Arts, 1000 Bruselas
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Jorge Arévalo Turrillas, Nicolás Sagarzazu Alzua, Rikardo Lamadrid Intxaurraga, Marta Marin Sánchez

EUSKO JAURLARITZA, EUROPAKO II. HEZKUNTZA GOI-BILERAN

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalorekin batera, Europako II. Hezkuntza Goi-bileran izango da –Second European Education Summit-. Europako Batzordeak antolaturiko goi-bileran, eta antolakuntzak berak gonbidaturik, Euskadiko Lanbide Heziketa sustatzen ari den politikak azalduko ditu Hezkuntza Sailak, Arevalo sailburuordearen hitzaldiaren bidez. Lan ildo hauek erreferente dira Europako Batzordea bultzatzen ari den politiketarako.  

Goi-bilera honetan, era berean, Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol komisarioak urteko Hezkuntza Txostena aurkeztuko du. Txosten honetan, lehen aldiz, Europako eskualdeen zenbait estrategia ere jaso dira, eta horien artean nabarmentzen dira Euskadiko Lanbide Heziketaren lan ildoak, eta baita Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia ere.  

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak