Segurtasun sailburua, duela 20 urte Ertzaintzaren Oiartzungo egoitzan landatutako Gernikako Arbolaren oinordekoa babesten duen ingurune berriaren inaugurazioan
2019.eko irailak 19, 12:00 2019.eko irailak 19, 13:00 Segurtasun sailburua, duela 20 urte Ertzaintzaren Oiartzungo egoitzan landatutako Gernikako Arbolaren oinordekoa babesten duen ingurune berriaren inaugurazioanEstafenía Beltrán de Heredia, Segurtasun sailburuak, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak inauguratuko dute ostegun honetan, Ertzaintzaren Gipuzkoako lurralde ordezkaritza, Oiartzunen, duela 20 urte eretzain talde batek landatutako Gernikako Arbolaren oinordekoa eta inguratzen duten beste 14 haritzondoek osatzen duten gune berritua. Ertzaintzaren egoitza dagoen lurretan egon zen Haritzmendi baserriaren omenez egin zuten landaketa, Gipuzkoako Ertzain-etxe guztien ikur modura eta Gernikako Estatutoarekiko konpromisioa berretsiz.
Inaugurazio ekitaldian izango dira Ana Agirre, Administraritza eta Zerbitzuen sailburuordea, Josu Zubiaga, Segurtasuneko sailburuordea, Departamentuko zuzendariak, Ertzaintzako buruzagiak eta duela 20 urte Gernikako Arbolaren kimu berriaren landaketa ekitaldian parte hartu zutenetako askok.