Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskal  Diasporaren Eguna dela eta antolatu den ekitaldiaren buru izango da

2019.eko irailak 08, 11:50 2019.eko irailak 08, 13:30 Lehendakaria Euskal  Diasporaren Eguna dela eta antolatu den ekitaldiaren buru izango da
2019.eko irailak 08 11:50 - 13:30
Plaza de Ispaster, Ispaster, Herriko plaza
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Iñaki Arriola López, Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, María Jesús Carmen San José López, María Angeles Elorza Zubiria, Gorka Alvarez Aramburu, Arantxa Tapia Otaegi
lege-oharra

Lehendakaria Euskal  Diasporaren Eguna dela eta antolatu den ekitaldiaren buru izango da. Ekitaldia Ispasterren izango da  Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak antolatua. 

Ekitaldian Josu Erkoreka, Iñaki Arriola, Nekane Murga, Estefanía Beltrán de Heredia eta Mª Jesús San José sailburuak, eta euskal erankudeen eta gizartearen ordezkariok izango dira. Bertan egingo diren ospakizunen artean antzerkia, musika eta dantza izango dira. Ekitaldian Ispaster herriko biztanleek parte hartuko dute. 

Euskal Diasporaren Eguna, Diasporizatu leloari jarraituz, gizartean “euskal diaspora” balioan jartzeko eta zabaltzeko helburua dauka. Bigarren urtez ospatuko da. Ispaster aukeratu da aurten euskal migrazioaren eredu esanguratsua baita.

 

Lehendakariak hitzaldia emango du ekitaldian.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak