Eu

Ihobeko zuzendari nagusi Jesús Losadak «Santiagua Bidea» izeneko proiektuaren lehorreko lehen mugarria ezagutarazteko ekitaldian parte hartuko du

2019.eko abuztuak 04, 11:30 2019.eko abuztuak 04, 12:00 Ihobeko zuzendari nagusi Jesús Losadak «Santiagua Bidea» izeneko proiektuaren lehorreko lehen mugarria ezagutarazteko ekitaldian parte hartuko du
2019.eko abuztuak 04 11:30 - 12:00
Puerto Deportivo - Muelle de Arriluze, Getxo, Frente al centro de buceo Tarpoon (local A7)
Ekitaldiko kargudunak: Jesús Losada Besteiro

«Santiagua Bidea» izeneko proiektuaren lehorreko lehen mugarria ezagutarazteko ekitaldian parte hartuko du Ihobeko zuzendari nagusi Jesús Losadak. Ekimen aitzindaria da eta helburutzat du Donejakue Bidearen urpeko adarra sortzea Kantauri itsasoko uretan. Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren babesa du proiektuak.

Bide berri horrek 18 etapa ditu, zenbait monolitoz zehaztuta, Santiago de Compostelaranzko norabidea adierazteko. Getxoko monolitoa da lehorrean jarriko den lehena, eta 7 udalerritako itsas hondoan jarriko direnei batuko zaie  (Hondarribia, Donostia, Getxo, Santander, Gijón, Ribadeo eta A Coruña).

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak