
Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugaz gaindiko Euskal Errugbi Liga aurkeztuko dute, astelehenean, Donostian
2019.eko uztailak 29, 10:30 2019.eko uztailak 29, 11:00 Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugaz gaindiko Euskal Errugbi Liga aurkeztuko dute, astelehenean, DonostianBingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Euskal Errugbi Ligaren aurkezpenean. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz bultzatutako mugaz gaindiko proiektu honetan Iparralde zein Hegoaldeko errugbi taldeek parte hartuko dute. Astelehenean lehen mailaren lehiaketa aurkeztuko da, non mugaren bi aldeetako talderik onenak izango diren.
- Gaia: Euskal Errugbi Ligaren aurkezpena.
- Ordua: Astelehenean, hilaren 29an, goizeko 10:30ean.
- Lekua: Donostiako Miramar Jauregian.
- Besteak: Sailburuarekin batera, Arola Urdangarinek, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen jarduneko zuzendariak parte hartuko du, bai eta Euskadiko, Nafarroako eta Rugby 64 Departamentu Batzordeko errugbi federazioetako presidenteak ere. Lehen mailan lehiatuko diren taldeetako ordezkariak ere han izango dira.



