
Uriarte sailburuak Programa-Kontratuak sinatuko ditu Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin
2019.eko uztailak 24, 10:00 2019.eko uztailak 24, 10:30 Uriarte sailburuak Programa-Kontratuak sinatuko ditu Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekinCristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (UPV/EHU)ko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errktoreak, 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planari lotutako Programa-Kontratuak sinatuko dituzte.
Programa-Kontratuek Hezkuntza sailaren eta unibertsitateen artean definitutako ekintzak jasotzen dituzte, unibertsitateen funtzionamendu- eta kudeaketa-egituren hobekuntza sustatzeko helburuarekin. Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek egitura- eta kudeaketa-aldaketen bitartez esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzeko helburua dute Programa-Kontratuek. Halaber, Eusko Jaurlaritzak hartutako diru konpromisoa ere jasotzen du.
EGUNA: uztailak 24, asteazkena
ORDUA: 10:00etan
LEKUA: Vitoria Gasteiz. Lakuako prentsa aretoan.

