Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko F2P Campus Vitoria-Gasteiz proiektuaren bigarren edizioaren aurkezpenean

2019.eko uztailak 18, 10:00 2019.eko uztailak 18, 10:30 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko F2P Campus Vitoria-Gasteiz proiektuaren bigarren edizioaren aurkezpenean
2019.eko uztailak 18 10:00 - 10:30
Artium, Vitoria - Gasteiz, Francia 24
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko F2P Campus Vitoria-Gasteiz proiektuaren bigarren edizioaren aurkezpenean. Campus hau munduko bakarra da helburu duena ‘free to play’ bideo-jokoak suspertzea. Aurtengo edizioan bost taldek parte hartuko dute, Kanada, Finlandia, Errusia, Serbia eta Bartzelonakoak, hautatuak izan direnak 11 herritatik aurkeztutako 19 talderen artean. Mundu mailan sona handia duten 20 aditurengandik ikasteko aukera izango dute.

  • Ordua: Ostegunean, hilaren 18an, goizeko 10:00etan.
  • Lekua: Gasteizko Artium Museoan.
  • Besteak: Sailburuarekin batera, prentsaurrekoan izango dira: Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; eta, azkenik, Jon Beltrán de Heredia eta Raul Herrero, F2P Campus Vitoria-Gasteizeko zuzendariak
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak