
Tapia: Bidaia instituzional eta enpresariala Austriara SPRIrekin batera
2019.eko uztailak 18, 09:00 2019.eko uztailak 18, 14:00 Tapia: Bidaia instituzional eta enpresariala Austriara SPRIrekin bateraArantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiarekin batera, Austriara bidaia egingo du agenda instituzional eta enpresarialarekin uztailaren 17 eta 18an.
Egonaldia Gratz eta Viena hirietan izango da eta sailburuak agenda hau izango du:
- Osteguna, 2019ko uztailaren 18an
09.00 h. UNIDOrekin bilera, Viena
Nazio Batuen Erakundeak industria garapenean espezializatua duen organismoa da UNIDO.
12.00 h. Kapsch trafficComen egoitzara bisita, Viena
Vienan egoitza duen Garraioetarako Sistema Adimendunetan lan egiten duen taldea da. Euskadin 2016az geroztik inbertsioak egin ditu eta ordezkaritza dauka.
13.00 h. Advantage Austriarekin lan bazkaria
Austriako enpresak biltzen dituen mundu mailako sarea da, eta garapen teknologiko eta komertzialerako zerbitzuak eskaintzen dizkie. Advantage Austriak harreman estua du SPRI taldearekin.


