Ekitaldiak Kultura
Eu

'SPRI eta kultur enpresak' jardunaldiaren inaugurazioa

2011.eko apirilak 08, 09:30 2011.eko apirilak 08, 10:00 'SPRI eta kultur enpresak' jardunaldiaren inaugurazioa
2011.eko apirilak 08 09:30 - 10:00
Delegación Gobierno Vasco BI Gran Vía 85 (salón de actos), Bilbao, C/ Gran Vía, 85
Ekitaldiko kargudunak: Blanca Urgell Lázaro
Beste gonbidatu batzuk: Consejera de Cultura
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

'SPRI eta kultur enpresak' jardunaldiaren inaugurazioa 

OSTIRALEAN, apirilak 8, 9:30ean, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak eta Tomás Orbea SPRIren zuzendariak 'SPRI eta kultur enpresak. Jakintza eta harreman esparruak sortzen' izeneko jardunaldia inauguratuko dute. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren areto nagusian egingo da (Gran Vía, 85), eta goiz osoa iraungo du.

Iaz kultura eta enpleguari buruz eta kultur enpresentzako "kultura 2.0" laguntza-modalitateei buruz eginiko jardunaldiaren ildotik, aurtengo edizioaren helburua da kultur enpresak jakitun ipintzea SPRIren funtzio eta jardun-arloez, zehatz-mehatz jakitera ematea SPRIk hainbat programa eta jardun-arloen bidez garatzen dituen laguntza- eta lankidetza-lerroak, eta espazio bat eskaintzea egitasmoak edo egitasmoen ideiak laburki aurkeztu ahal izateko eta laguntza-modalitateetara egokitzen diren ala ez aztertzeko.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura