Eu

Tapia: Global Training Beken Aurkezpena

2019.eko uztailak 11, 10:00 2019.eko uztailak 11, 11:00 Tapia: Global Training Beken Aurkezpena
2019.eko uztailak 11 10:00 - 11:00
Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, Miramón., Donostia-San Sebastián, Mikeletegi Pasealekua, 53, 20009 Donostia-San Sebastian
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Alexander Arriola Lizarriturri, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Javier Zarraonandia Zuloaga
lege-oharra

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak Global Training nazioartekotze-bekak aurkeztuko ditu ostegunean, uztailak 11n, goizeko 10:00etan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Miramonen.

Ekitaldian izango dira Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko, SPRI Taldeko eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziako ordezkariak eta hainbat erakunde kolaboratzailetako kideak: Merkataritza Ganberak, Confebask, Adegi, Politeknika Ikastegia Txorierri, Hetel, Ikaslan, AFM Klusterra, Donostiako Sustapena, Garapen, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV-EHU eta Novia Salcedo Fundazioa.

Nazioarteko mugikortasun programaren parte den Global Training Beka programak aukera ematen die gazteei prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, praktika ordainduak eginez beren espezialitate akademikoari egokitutako enpresa edo erakundeetan.

 

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak