Ekitaldiak Lana eta Justizia
Eu

Loly de Juan Sailburuordeak eta Miren Gallastegui Sailburuorde ohiak parte hartuko dute Gipuzkoako Doako Justiziaren aldeko egunean eta Oroimenezko Diploma bana jasoko dute bere defentsan lan egiteagatik

2019.eko uztailak 12, 12:00 2019.eko uztailak 12, 14:00 Loly de Juan Sailburuordeak eta Miren Gallastegui Sailburuorde ohiak parte hartuko dute Gipuzkoako Doako Justiziaren aldeko egunean eta Oroimenezko Diploma bana jasoko dute bere defentsan lan egiteagatik
2019.eko uztailak 12 12:00 - 14:00
Ilustre Colegio De Abogados De Gipuzkoa, Donostia, Mandasko Dukearen Pasealekua, 11
Ekitaldiko kargudunak: Dolores de Juan de Miguel
Beste gonbidatu batzuk: Justiziako Sailburuorde ohi Miren Gallastegui Oyarzabal and.

Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan

Uztailaren 12an, osteguna, estatu osoan ospatuko da, zortzigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna.

 

Oroitzapenezko diplomen banaketa

Ekitaldi nagusi gisa, eguerdiko 12:00etan, Elkargoaren Ekitaldi Aretoan, Oroimenezko Diploma bana emango zaie Doako Justizian eta Ofizioko Txandan eskainitako dedikazio bikainagatik aurten goraipatu beharreko pertsonei:

  • Justiziako Sailburuorde Loli de Juan de Miguel and.
  • Justiziako Sailburuorde ohi Miren Gallastegui Oyarzabal and.
  • Alejandro Palacio Ugarte abokatu jn.
  • Oscar Padura Unanue abokatu jn.
  • Ertzaintzak Genero Indarkeriaren Biktimei eskainitako sorospen, jarraipen eta laguntzagatik, Isabel Legarra eta Maite Salaberria, Ertzaintzako zuzendaritzak horretarako bereziki izendatuak.
  • Hil osteko goraipamena Auzitegiko mediku Luis Miguel Querejeta jaunari.

Informazio gehiago…

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Justiziako Sailburuorde ohi Miren Gallastegui Oyarzabal and.