
Klima-Aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena. (Soziala - Ezagutza)
2019.eko uztailak 15, 10:00 2019.eko uztailak 15, 12:30 Klima-Aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena. (Soziala - Ezagutza)Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektua egiten ari da.
Lege-dinamika honen esparruan, parte-hartze publikoko prozesu bat jarri da martxan, Aurreproiektuko edukiak sozializatzeko eta aipatutako lege horretan inplikatutako administrazioen, entitateen eta interes-taldeen ekarpenak jasotzeko.
Uztailaren 4tik 15era egingo diren eztabaida-foroetako batean parte hartzeko, mezu elektroniko bat idatzi behar da Leydecambioclimatico@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona eta zein egunetan eta non parte hartu nahi den adieraziz.
Aurrez aurreko bilerak egiteaz gain, Irekia webgunea zabalik egongo da parte-hartze prozesu guztian zehar, herritar partikularrek, elkarteek, enpresek eta beste edozein erakunde-motak Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektuarekin lotuta egiten dituzten ekarpenak jasotzeko.