Eu

Klima-Aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena (EAEko administrazioak)

2019.eko uztailak 11, 11:30 2019.eko uztailak 11, 14:00 Klima-Aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena (EAEko administrazioak)
2019.eko uztailak 11 11:30 - 14:00
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala 5), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar, Jesús Losada Besteiro, Aitor Zulueta Telleria

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektua egiten ari da.

Lege-dinamika honen esparruan, parte-hartze publikoko prozesu bat jarri da martxan, Aurreproiektuko edukiak sozializatzeko eta aipatutako lege horretan inplikatutako administrazioen, entitateen eta interes-taldeen ekarpenak jasotzeko.

Uztailaren 4tik 15era egingo diren eztabaida-foroetako batean parte hartzeko, mezu elektroniko bat idatzi behar da Leydecambioclimatico@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona eta zein egunetan eta non parte hartu nahi den adieraziz.

Aurrez aurreko bilerak egiteaz gain, Irekia webgunea zabalik egongo da parte-hartze prozesu guztian zehar, herritar partikularrek, elkarteek, enpresek eta beste edozein erakunde-motak Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektuarekin lotuta egiten dituzten ekarpenak jasotzeko.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak