Ekitaldiak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena (Udalak)

2019.eko uztailak 10, 10:00 2019.eko uztailak 10, 12:30 Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen parte-hartze prozesuaren laburpena (Udalak)
2019.eko uztailak 10 10:00 - 12:30
Donostia-San sebastián
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar, Jesús Losada Besteiro, Aitor Zulueta Telleria

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektua egiten ari da.

Lege-dinamika honen esparruan, parte-hartze publikoko prozesu bat jarri da martxan, Aurreproiektuko edukiak sozializatzeko eta aipatutako lege horretan inplikatutako administrazioen, entitateen eta interes-taldeen ekarpenak jasotzeko.

Uztailaren 4tik 15era egingo diren eztabaida-foroetako batean parte hartzeko, mezu elektroniko bat idatzi behar da Leydecambioclimatico@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona eta zein egunetan eta non parte hartu nahi den adieraziz.

Aurrez aurreko bilerak egiteaz gain, Irekia webgunea zabalik egongo da parte-hartze prozesu guztian zehar, herritar partikularrek, elkarteek, enpresek eta beste edozein erakunde-motak Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektuarekin lotuta egiten dituzten ekarpenak jasotzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)