Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sariak banatzeko ekitaldia

2019.eko ekainak 20, 11:30 2019.eko ekainak 20, 12:30 Euskadiko Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sariak banatzeko ekitaldia
2019.eko ekainak 20 11:30 - 12:30
CIFP Iurreta, Iurreta, Olaburu auzunea, 19
Ekitaldiko kargudunak: Rikardo Lamadrid Intxaurraga

EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAREN XIII. EKINTZAILETZA SARIEN BANAKETA

Rikardo Lamadrid, Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak Euskadiko Lanbide Heziketaren XIII. Ekintzailetza Sariak banatuko ditu bihar, Iurreta Lanbide Heziketako Institutu Integratuan burutuko den ekitaldian.

Ehun lagunetik gora elkartuko dituen ekitaldian –Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta ekintzaile gazteak tarteko- Euskadiko Lanbide Heziketak bultzatzen dituen ekintzailetza programen bidez sortu diren enpresarik onenak eta garatu diren proiekturik nabarmenenak sarituko dira, hala nola, Urratsbat, Ikasenpresa eta Irekin programen bidez sorturikoak.

            EGUNA:      ekainak 20, osteguna

            ORDUA:      11:30etan

            LEKUA:       CIFP Iurreta LHII.   Olaburu auzunea, 19   - Iurreta

Hedabideei oharra: informazio gehiago behar edo saribanaketara bertaratu nahi duten hedabideak Tknikako arduradunekin jar daitezke harremanetan, 606 21 43 61 telefono zenbakian (Julene).

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak