Eu

Peru Bazakok Fundazioen Euskal Konfederazioak antolatutako prestakuntza saio baten parte hartuko du

2019.eko ekainak 13, 11:45 2019.eko ekainak 13, 13:30 Peru Bazakok Fundazioen Euskal Konfederazioak antolatutako prestakuntza saio baten parte hartuko du
2019.eko ekainak 13 11:45 - 13:30
Museo Marítimo de Bilbao , Bilbao, Ramón de la Sota kaia, 1
Ekitaldiko kargudunak: Peru Bazako Atutxa, Elixabete Etxanobe Landajuela

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazakok FUNKO -Fundazioen Euskal Konfederazioak antolatutako “Gizarte Fundazio eta Interes Publikoko Elkarteei zuzendutako betetze-programa” izeneko prestakuntza saioan parte hartuko du.

Peru Bazakok “Ekainaren 2ko 9/2016 Legea (Euskadiko Fundazioen Legea) garatzen duen Euskadiko Fundazioen Araudiaren aurkezpenean” parte hartuko du.

Prestakuntza saioa, gaur, osteguna, ekainaren 13a, 11.45etik aurrera egingo da Bilboko Itsas Museoan.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak