Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek eta Maite Alonsok Zorrotza Institutura bisita egingo dute. Zorrotza Gizarte-Hezkuntzako Proiektuan parte hartzen ari da ikastetxe hau

2019.eko ekainak 13, 11:00 2019.eko ekainak 13, 11:45 Cristina Uriartek eta Maite Alonsok Zorrotza Institutura bisita egingo dute. Zorrotza Gizarte-Hezkuntzako Proiektuan parte hartzen ari da ikastetxe hau
2019.eko ekainak 13 11:00 - 11:45
Instituto de Educación Secundaria Zorrotza, Bilbao, Barriada de San Miguel, 10
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Miren Maite Alonso Arana
lege-oharra

2017-2022 ZORROTZA GIZARTE-HEZKUNTZAKO PROIEKTUA

Zorrotza Institutura bisita

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak Zorrotzako Bigarren Hezkuntzako Institutura bisita egingo dute bihar, Bilbon, bertatik bertara ezagutu ahal izateko auzo honetan nola ari den garatzen Zorrotza Gizarte-Hezkuntzako Proiektua. Hezkuntza Sailak Bilboko Udalarekin elkarlanean bultzatzen duen proiektu honetan auzoko elkarte eta entitateak ere lagun dira.

Aipaturiko Institutua eta auzoko beste bi ikastetxe publikoak erabat implikaturik ari dira lanean esku-hartze komunitarioaren ereduan oinarritzen den proiektu honetan, familiekin, osasun zentroarekin eta auzoko gizarte nahiz kultura eragileekin.

EGUNA:  ekainak 13, osteguna

ORDUA:  11:00etan

LEKUA:    Zorrotza Bigarren Hezkuntzako Institutua

                        San Migel auzunea, 10    - Zorrotza, Bilbo

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak