
Euskadiko Segurtasun Pribatuaren kondekorazioak eta sariak emateko ekitaldia
2019.eko ekainak 14, 12:00 2019.eko ekainak 14, 12:30 Euskadiko Segurtasun Pribatuaren kondekorazioak eta sariak emateko ekitaldia
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondok eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak pertsona fisikoak, erakundeak, korporazioak, entitateak edo establezimendu publikoak edo pribatuak saritzeko ohorezko sariak, diplomak eta ohorezko plakak banatuko dituzte.
Ekitaldiaren laburpena:
12:00h Ertzaintzaren Musika Bandako boskotearen joaldia.
12:07h Ertzaintzaren zuzendariak eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak ohorezko sariak emango dizkiete 13 sarituei
12:27h Boskotearen joaldia
12:28h Segurtasuneko sailburuak eta Segurtasuneko sailburuordeak diplomak eta ohorezko plakak emango dizkiete aipamen hori jaso duten pertsonei eta erakundeei.
12:38h Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuaren esku hartzea.
12:43h Ertzaintzaren Musika Bandako boskotearen joaldia.
12:46h Familiako argazkia
*Ekitaldiaren berri emango duten hedabideei eskatzen zaie 11:45ean egoteko Ertzaintzaren Erandioko egoitzaren sarreran (KUBO). Bi-637 errepidearen ondoan dagoen sarbide Navarra, La Avanzada.