Eu

Matxalen Lauzirikak gradu amaierako “Itelazpi Saria” banatzeko ekitaldian parte hartuko du

2019.eko ekainak 11, 12:30 2019.eko ekainak 11, 13:30 Matxalen Lauzirikak gradu amaierako “Itelazpi Saria” banatzeko ekitaldian parte hartuko du
2019.eko ekainak 11 12:30 - 13:30
Aula de Grado de la Escuela de Ingeniería de Bilbao , Bilbao, Ingeniero Torres Quevedo Plaza, 1
Ekitaldiko kargudunak: Miren Matxalen Lauzirika Jauregi

Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateko zuzendari nagusi Matxalen Lauzirikak Bilboko Ingenieritza Eskolarekin lankidetzan ematen den “Itelazpi Saria” banatzeko ekitaldian parte hartuko du. Sari honekin gradu edo master amaierako lanik onena saritzen da.

Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta epaimahaiaren arabera, Rubén Sáenz Estebanen “Estudio de los Parámetros de la Tecnología LoRA para despliegue de redes e implementación de servicios IoT en la CAV-EAE” lana izan da onena.

Itelazpi Saria” banatzeko ekitaldia gaur, asteartea, ekainaren 11a, 12:30etan, egingo da Bilboko Ingenieritza Eskolako Gradu Aretoan. Ekitaldian eskolako zuzendari Enrique Amezuak ere parte hartuko du.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak