Eu

Andres Zearretak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren bilera zuzenduko du

2019.eko ekainak 12, 11:00 2019.eko ekainak 12, 13:00 Andres Zearretak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren bilera zuzenduko du
2019.eko ekainak 12 11:00 - 13:00
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Izaskun Urien Azpitarte, Juan María Barasorda Goikoetxea

Funtzio Publikoko Sailburuorde Andrés Zearretak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren bilera zuzenduko du. Euskadiko administrazio publikoan, alegia, administrazio orokorrean eta erakunde autonomoetan (Lakua), Hezkuntzan, Osakidetzan, Segurtasunean eta Justizia Administrazioan lan egiten dutenen negoziazio kolektiboa, normalean, jorratzen duten sindikatuekin eramaten da aurrera bilera hau. 

Bileran, Lan Harremanen Zuzendari Izaskun Urienek, Funtzio Publikoko Zuzendari Juan María Barasordak, eta  Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Zuzendari Maite Iruretagoienak ere parte hartuko dute.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak