Eu

Erkoreka eta Ezenarro Gamiz-Fikan aurkitutako Gerra Zibileko gudulari baten gorpuzkiak lurpetik nola ateratzen dituzten ikustera joango dira

2019.eko ekainak 08, 11:45 2019.eko ekainak 08, 13:00 Erkoreka eta Ezenarro Gamiz-Fikan aurkitutako Gerra Zibileko gudulari baten gorpuzkiak lurpetik nola ateratzen dituzten ikustera joango dira
2019.eko ekainak 08 11:45 - 13:00
Gamiz-Fika, Gamiz-Fika, Barrio Ergoien, 16
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendari Aintzane Ezenarro, Gamiz-Fikan aurkitutako Gerra Zibileko gudulari baten gorpuzkiak lurpetik nola ateratzen dituzten ikustera joango dira, gaur, ekainaren 8a, larunbata.

Lurpetik ateratze horretara joan nahi duten hedabideentzat aparkatzeko lekua jarri da Gamiz-Fikako Ergoien auzoko 16. zenbakian. Hobira, oinez, 200 metro inguru daude.   

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak