
Cristina Uriarte eta Maite Alonsok Eduardo Chillida XVII Matematika Olinpiadaren sariak banatuko dituzte
2019.eko ekainak 07, 11:00 2019.eko ekainak 07, 12:00 Cristina Uriarte eta Maite Alonsok Eduardo Chillida XVII Matematika Olinpiadaren sariak banatuko dituzteXVII. EDUARDO CHILLIDA MATEMATIKA OLINPIADAREN SARI BANAKETA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, XVII Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako irabazleei sariak banatuko dizkie, bihar ostirala, ekainak 7, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutuko den ekitaldian. 2019ko edizio honetan, Euskadiko 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte olinpiadan, DBHko 2.mailako ikasleak guztiak ere. Horietatik lehen 12 postuetan gelditu direnek dagokien saria jasoko dute bihar.
Sari banaketa ekitaldian, era berean, parte hartzaile izango da Luis Chillida ere, sariketari izena ematen dion Eduardo Chillida eskultorearen semea. Irabazleekin batera, berriz, haien senitarteko eta irakasleak ere bertan izango dira.
EGUNA: ekainak 7, ostirala
ORDUA: 11:00etan
LEKUA: Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Lakua II. Gasteiz.
(Areto Nagusian)

