Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Uztartu Programak oinarri hartu duen ikus-entzunezko materiala aurkeztuko dute Eusko Jaurlaritzak eta EITBk

2019.eko ekainak 05, 10:00 2019.eko ekainak 05, 11:00 Uztartu Programak oinarri hartu duen ikus-entzunezko materiala aurkeztuko dute Eusko Jaurlaritzak eta EITBk
2019.eko ekainak 05 10:00 - 11:00
Delegación Gobierno Vasco BI Gran Vía 85 (salón de actos), Bilbao, C/ Gran Vía, 85
Ekitaldiko kargudunak: Jonan Fernández Erdozia
Beste gonbidatu batzuk: Maite Iturbe
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiak eta EITBk Uztartu Programa —erradikalizazio biolentoaren prebentziorako gizarte- eta hezkuntza-arloko programa— osatzen duen ikus-entzunezko materiala aurkeztuko dute.  Ekimen hori 2018ko maiatzaren 24an bi erakundeek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan kokatua dago. Aurkezpena Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek eta EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek egingo dute.

 

(*) Uztartu Programa, bere osotasunean, ekainaren 6an aurkeztuko da, Kursaalen egingo den Erradikalizazio Biolentoaren Prebentzioari buruzko Nazioarteko Mintegiaren esparruan. Bertan, Erresuma Batuko Erradikalizazioaren Azterketarako Nazioarteko Zentroak eta Kanadako Erradikalizazio Biolentoaren Prebentziorako Zentroak ere hartuko dute parte.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Iturbe