
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuaren eta Norvegiako Funts Subiranoaren Ordezkari Nagusien arteko bilera instituzionala
2019.eko ekainak 05, 10:00 2019.eko ekainak 05, 12:30 Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuaren eta Norvegiako Funts Subiranoaren Ordezkari Nagusien arteko bilera instituzionalaPEDRO AZPIAZU OGASUN ETA EKONOMIA SAILBURUAREN ETA NORVEGIAKO FUNTS SUBIRANOAREN ORDEZKARI NAGUSIEN ARTEKO BILERA INSTITUZIONALA
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburua, Norvegiako Inbertsio Funtsaren arduradun nagusiekin bilduko da bihar Oslon, Funts horrek 2019ko Euskadi Bonu Jasangarrian 60 milioi euroko inbertsioa egin eta gero, jaulkitako kopuru osoaren %10, hain zuzen ere.
Norvegiako funtsaren aldetik, hauek hartuko dute parte bileran: Pauli Mortensen Errenta Finko eta Errenta Aldakorreko Trading Arduradunak, Lars Christian Kvitvang Bonu Subiranoen eta Azpi-Subiranoen Trading Arduradunak, eta Goeril Havro Ekonomista Buru eta Ikerketa Arduradunak.
Euskal ordezkaritza, Sailburuaz gain, Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordeak; Jordi Campás Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak; eta Yurdana Burgoa Gabinete Zuzendariak osatuko dute