
Iñaki Arriola sailburuak, Zero Plastiko Urdaibai jardunaldian parte hartuko du
2019.eko ekainak 08, 10:30 2019.eko ekainak 08, 14:00 Iñaki Arriola sailburuak, Zero Plastiko Urdaibai jardunaldian parte hartuko duUrdaibaiko itsasertzean plastikoak garbitzeko eta biltzeko jardunaldi berdingabea; zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak (Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Izaro Sub Bermeoko urpeko kirolen elkarteak antolatutako jardunaldi hori 14 tartetan gauzatuko da, Gaztelugatxeko Donianetik Elantxoberaino.
09:30etik aurrera, 2.500 boluntario eta 300 itsaspekari eta ontzi inguruk hartuko dute parte jardunaldi hartan.
IÑAKI ARRIOLA SAILBURUAREN AGENDA
10:30 Bermeoko portua (Nestor Basterretxearen eskulturaren ondoan)
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak lehen balorazioa egin du Bermeoko portuko jardunaldiari buruz; espero da 190 urpekari jada itsas hondoa garbitzeko lanetan aritzea.
Hortik, Mundakara eramango gaituen autobus bat hartuko dugu, eta hortik Laidako hondartzara joango gara itsasontziz.
11:45 Laidako hondartza
Arriola sailburuak bahez mikroplastikoak garbitzeko lanetan parte hartuko du hareatzan. Genuine Athletic Club taldeko kideek ere parte hartuko dute. Aitorpenak.
Laidan autobusa hartuko dugu Mundakako Urdaibai Ekoetxera joateko.
13:30 Urdaibai Ekoetxea
Behin tarte guztietan plastikoak garbitzeko eta biltzeko lanak amaitu direla, Iñaki Arriola sailburuak balorazioa egingo du goizeko lanari, bildutako hondakinei eta herritarren parte-hartzeari buruz.
Aurreikusita dago Urdaibai Ekoetxean askotariko jarduera-programa bat egitea arratsaldeko 13:00etatik 21:00etara.
SARBIDEEI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUA
Komunikabideei desplazamenduak errazte aldera, garraioa eskainiko die erakundeak kazetariei; Bermeotik Mundakara joateko autobusa, Mundakatik Laidara joateko itsasontzia, eta Laidatik Urdaibai Ekoetxera joateko autobusa. Ezinbestean erreserbatu behar da lekua ekainaren 7ko (ostirala) 15:00ak baino lehen honako helbide elektroniko honetan: comunicacion@ihobe.eus; izen-abizenak eta bitartekoa adierazi behar dira.
Ekoetxea Urdaibaiko ingurunera ezingo da ibilgailu pribatuan sartu. Hori horrela izanik, aparkaleku bat prestatuko da Sukarrietako udalekuen aurrean, Itsasbegiko tren-geralekuaren ondoan, Busturian. Erakundeak anezka-autobus bat eskainiko die parte-hartzaileei, Itsasbegiko, Axpeko eta San Kristobaleko Euskotrenen geralekuetatik Urdaibai Ekoetxera joateko.
AGENDA EKOETXEA URDAIBAIN
13:00 - 15:00 Busturiko txistulariak eta Irrintzi Alai Dantza Taldea
14:00 - 15:30 Herri bazkaria: marmitakoa
Bazkaria doan izango da garbiketa jardunaldian parte hartuko duten boluntarioentzat.
15:30 - 16:00 Bertsolariak
16:00 - 17:30 Hitzaldiak
- “Mikroplastikoak Bizkaiko golkoan”.AZTI.
- “Erreka garbiak hondartza garbiak izateko”. URA.
- “Ekopatruila”. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa.
- “Ezkutuko kutsadura: plastikoak eta hondakinak Urdaibaiko koba eta leizeetan”. ADES Espeleologi Taldea.
16:30 - 18:30 Bisita gidatuak Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erakusketara
Eskultura erraldoia Lesley Yendell artista britainiarraren esku.
Plastikoak birziklatzeko tailerrak
18:30 - 21:00 Kontzertuak
Konboak: K1º, K2º, K3º eta Some Rockers


